cabecera castellano
www.alava.net inicio
Esta página utiliza cookies propias y de terceros para facilitar el acceso, realizar estadísticas y mejorar la experiencia de navegación.
Si continua navegando por ella, consideraremos que acepta su uso. Más información
Política de cookies +


 


PRIVACIDAD EN ARABAT



Arabat, Arabako Bideak – Vías de Ãlava SAk (hemendik aurrera, ARABAT) bere jarduera gauzatzean datuen pribatutasuna zaintzeko eta haiek babesteko konpromisoa du, bai bezeroen datuak, bai erabiltzaileenak, bai hornitzaileenak, bai eta erakundeko langileenak ere. ARABATen zure datu pertsonalen pribatutasuna zaintzeko konpromisoa dugu eta, horregatik, datuak baliatzeko hainbat printzipio errespetatzen ditugu.

Datuen babeserako ordezkariaren kontaktua: dpd@arabat.org

Honako hauek kontsulta ditzakezu:

- Pribatutasun Politika
- Tratamendu Jardueren Erregistroa
- Zure eskubideak nola balia ditzakezun azaltzen duen infografia
- Zure datuak babesteko eskubidea baliatzeko prozedura
- Eskubideak bete daitezen eskatzeko eredua
- Informazio gehigarriko klausulak


PRIBATUTASUN POLITIKA

 

1.       Irismena

ARABAT-VIAS DE ALAVA, SA erakundean konpromiso tinkoa daukagu pribatutasuna babestu eta geure esku uzten dituzun datu pertsonalak zuzen erabiltzearekin, bai on line, webgune honetan eta, hala badagokio, edozein azpidomeinu eta/edo mikrositetan, bai off line.

Mesedez, zure datu pertsonalak gure esku utzi aurretik, politika hau arretaz irakurri eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela. Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau, ezta bertako zerbitzuak, eta ez eman zure datuak. Webgune honetara sartu, bertako edozein zerbitzu erabili edo zure datuak ematen badizkiguzu, on line zein off line, interpretatuko dugu zure datuak aurrerago adieraziko diren helburuetarako erabiltzeko baimena (beharrezkoa denean) berariaz ematen duzula.

 

2.       Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

 

ARABAT-V AS DE LAVA, S.A.

IFK: A-01361237

Helbidea: Vicente Goikoetxea, 1 lehen bulegoa 4 KP 01008 Gasteiz (ARABA)

Telefonoa: 945 134690

Helbide elektronikoa: dpd@arabat.org

 

 

3.       Nola bildu ditugu zure datuak?

Interesdunak berak ematea:

Dagoeneko bezeroa edo balizko bezeroa bazara, zeuk eman dizkiguzu off line edo on line gure zerbitzuak eskatzerakoan edo zurekin kontratu harremana izan ahal izateko eskaintza eskatu diguzunean.

Informazio horretan, besteak beste, horrelako datuak aurki daitezke:

-         Harremanetarako datuak (izena eta abizenak, fakturazio eta/edo entrega helbidea, jaiotze data, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia); zure eskaerei buruzko informazio edo galderak izanez gero zurekin harremanetan jartzeko beharko ditugu.

-         Zure eskaera izapidetu ahal izateko eskatutako produktu/zerbitzuei buruzko informazioa ere beharko dugu, baita ordainketa egin ahal izateko kreditu txartelaren edo bankuaren xehetasunak ere.

-         Bezeroari arreta eskaintzeko atalarekin harremanetan jarri bazara, harreman horren/horien historiala eta xehetasunak.

 

Datuak webgune honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, esaterako, orrialdera sartzean, edozein inprimaki zure datu pertsonalekin betetzean edo zuzenean posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzen zarenean.

Erabilera, saio zein horri lotutako informazioa landu eta erregistratu ahal dugu, bai modu independentean, bai hirugarrenen laguntzarekin, baita cookieak edo jarraipena egiteko beste teknologia batzuekin ere, flash cookie edo web analitikak, adibidez.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen duzu, eta informazioa egia, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, eta ez duela hirugarrenen eskubide edo kontratu mugarik hausten; haien datuak erabiliz beste erabiltzaile batzuk ez ordezteko konpromisoa hartzen duzu.

Zure datuak zuzenak eta eguneratuak izateko ardura zuri dagokizu, eta hala jokatu ezean ARABAT-VIAS DE ALAVA, S.A. erakundea erantzukizun orotik salbuetsita egongo da.

 

Automatikoki lortzea gure webgunea bisitatzean:

Horrez gain, gure webgunea bisitatzen duzunean datuak zure nabigatzailetik gure zerbitzarira bidaltzen dira, gure zerbitzuak hobetu eta erabiltzaile gisa zure esperientzia hobetzeko, adibidez orrialdera sartzen zarenean edo gure zerbitzuetan saioa hasten duzunean hirugarren zerbitzuen bitartez, adibidez sare sozialak edo Google. Datu hauek automatikoki geuk bildu eta biltegiratu ditzakegu, edo hirugarren batzuek geure izenean egin dezakete. Datu hauen artean honako hauek egon daitezke:

  Erabiltzailearen IP helbidea

  bisitaren eguna eta ordua

  Erabiltzailearen jatorrizko webgunearen URLa

  Gure webgunean bisitatutako orriak

  Erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).

 

Erabilera, saio zein horri lotutako informazioa landu eta erregistratu ahal dugu, bai modu independentean, bai hirugarrenen laguntzarekin, baita cookieak edo jarraipena egiteko beste teknologia batzuekin ere, flash cookie edo web analitikak, adibidez.

Halaber, Google Mapseko kokapen zerbitzua erabiltzen dugula jakinarazi nahi dizugu, gu errazago aurkitzen laguntzeko. Aplikazio mugikor hori erabiltzen baduzu, zure kokapen errealari buruzko informazioa lor dezakete (esaterako gailu mugikor batek igorritako GPS seinaleak) edo zure kokalekua identifikatzeko erabil daitekeen informazioa. Oro har, kokapen zerbitzuak aktiba edo desaktiba ditzakezu gailuan edo nabigatzailearen konfigurazioan.

Google Mapsi buruzko informazio gehiago izateko, kontsulta ezazu haien pribatutasun politika, ez baita guri dagokigun zerbitzu bat.

Interesatuak hirugarrenen datuak jakinaraztea: Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, pribatutasuna errespetatu egin behar duzu, izaera pertsonaleko datuak argitaratu edo komunikatzea bereziki zainduz. Datuen titularrak baino ezin du datu pertsonalen tratamendua baimendu. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da hirugarren horrek aldez aurretik berariazko baimena eman izana datuok erabili eta jakinarazteko, eta zure erantzukizuna da geuk datuoi emango diegun tratamenduaren inguruan hirugarren hori informatzea. Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratuz gero, datuak babesteko araudia bera urratzeaz gain ohore eskubideari, intimitateari edo hirugarrenen irudiari buruzko araudiak ere urra daitezke. Hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero, pribatutasun politika hau onartzean berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena daukazula datuak emateko; bidenabar, interesdunak edozein erreklamazio eginez gero, erantzukizun guztitik salbuesten gaituzu, eta erantzukizun hori haren izenean datuak jakinarazi duenari dagokio soilik eta esklusiboki.

 

4.       Zertarako lantzen ditugu zure datuak?

 

Ematen dizkiguzun datuak zein kontratu, merkataritza edo zurekin lortutako beste edozein harreman garatzean sor daitezkeen bestelako datuak helburu desberdinekin landu daitezke; hona hemen helburu horietako batzuk:

  Une honetako bezeroa bazara, edo potentziala, edo hornitzailea, kontratu bidezko eta/edo merkataritza harremana kudeatzeko, salmenta osteko zein berme zerbitzuak barne.

   Gure webguneko erabiltzailea bazara, on line egingo dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.

Bi kasuetan zurekin harremanetan eta komunikazioan egoteko, eta gure produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa igortzeko (publizitate eta/edo merkataritza komunikazioak barne, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).

  Zure curriculuma bidali edo curriculumeko datuak helaraziz gero, zurekin harremanetan jarri eta garatuko ditugun hautapen prozesuak kudeatzeko.

5.       Noiz arte edukiko ditugu zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonalak gure esku egongo dira merkataritza edo kontratu harremana indarrean dagoen bitartean, gaur egungo zein balizko bezero eta hornitzaileen kasuan; harremanak bukatu ondoren, interesdunak ezabatzeko eskaera egiten ez duen bitartean eta, baita eskaera eginda ere, beharrezko denboran edukiko ditugu, baina soilik erabiliko ditugu helburu hauetarako:

  Bete beharreko kontratu/lege betebeharrak betetzea, eta/edo

  Guri dagokigun edozein ardura iraungitzeko aurreikusitako lege epeetan, eta/edo

  Interesdunarekin izandako harremanetik eratorritako erreklamazioak gauzatu edo babestea

 

Webguneko erabiltzailea bazara, ezabatzeko eskaera egin arte edukiko ditugu, eta, eskaera hori eginda ere, eduki ahal izango ditugu, datuok soilik lege betebeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak babesteko erabiliz.

Zure curriculuma bidali digun balizko hautagai bat bazara, ezabatzeko eskatu arte edukiko dugu, hautapen prozesuetarako zurekin harremanetan jartzeko aukera izan dezagun.

Aurreko irizpideekin koordinatuz, datu pertsonalak antolaketa irizpideen arabera ezabatu ahalko dira erregistro informatikoetatik zein paper euskarrietatik, beharrizan logistiko eta/edo biltegiratze espazioari lotutako beharrizanen irizpideen arabera, dokumentazioa edo informazioa ezabatzea gomendagarria denean.

 

6.       Zer legitimazio dago zure datuen tratamenduaren atzean?

Zure datuak lantzeko daukagun legitimazioaren oinarri juridikoa lotzen gaituen kontratutik eratorritakoa da, bezeroa edo hornitzailea bazara, esaterako, edo gure webgunearen bitartez egindako eskaeraren baimena zure curriculuma bidali badiguzu edo gure webguneko erabiltzailea bazara. Aipatutako baimen hori modu argian ematen diguzu zure datuak on line, gure webgunearen bitartez edo off line ematen dizkiguzunean; datuak ematean baimen hori modu argian ematen duzula ulertzen da.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoa baita aipatutako helburuak betetze aldera; datuok ematen ez badira, ezingo ditugu aipatutako helburuak lortu.

Gure webguneko erabiltzaile, hornitzaile, bezero edo bestelakoa zaren aldetik gurekin daukazun harremana beharrezkoa eta egokia denez, zilegizko interesa daukagu zure tratuak lantzeko, kudeaketa eta mantentze lanen barruan, honako hau dela bide:

  Gure jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa igortzea (publizitate eta/edo merkataritza komunikazioak barne, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako)

Helburu horiek bateragarriak dira zure datuak jasotzeko hasierako helburuarekin (zurekin harremana eta komunikazioa izatea kudeatzea eta lotzen gaituen harremanari eustea); nolanahi ere, zure datuak gure zilegizko interesetatik eratorritako helburu horretarako ematea borondatezkoa da, eta gure zilegizko interesei beti gailenduko zaizkie zure interesak, eskubideak edo askatasunak; horrenbestez, zure datuak ezabatu eta helburu horietarako ez erabiltzeko eskaera egiten baduzu (horri buruzko mezu elektroniko bat igorriz dpd@arabat.org helbidera), orduan halaxe egingo dugu, eta blokeatuta izan ahalko ditugu erreklamazioak plazaratu, gauzatu edo babesteko. Datuak aipatu bezala baztertzeak ez du baldintzatuko datuak deskribatutako gainerako helburuetarako erabiltzea.

 

 

 

 

7.       Zure datuak zein hartzaileri igorri ahalko dizkiogu?

Jakinarazi behar dizugu eman dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei helarazi ahalko zaizkiela, lagatzaile eta lagapen hartzaileen zilegizko funtzioei lotutako helburuak betetzeko, besteak beste, honako hauek:

  Taldeko (ondare sozietatea) beste enpresa batzuei, barne administrazio helburuetarako, bezeroen datu pertsonalen tratamendua barne.

  Banku erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko

  Legez datuak jakinarazteko betebeharra daukagun erakunde edo organismoei (zerga administrazioa, etab.)

  Une bakoitzean gure kobrantzen aseguruaren kontratua daukan aseguru etxeari

Hornitzaile estatubatuarrak erabiltzeko aukera egon daitekeela jakinarazi behar dizugu; datu pertsonaletara sarbidea izan dezakete, gure jardueran zerbitzu osagarriak emateko (ostatua, housing, software as a service, segurtasun kopiak urrunetik, euskarri zerbitzuak edo mantentze lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-mailak bidaltzea eta e-mail marketina, etab.); enpresa horiek desberdinak izan daitezke eta aldatu egin daitezke denboran zehar; nolanahi ere, EB eta AEBen arteko Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak edo babes maila egokia daukaten herrialde modura aitortutako herrialdeetako enpresak aukeratuko ditugu; horrek esan nahi du datuak babesteko arloan Europako betekizunen pareko maila betetzeko betebeharra daukatela. Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartuz argi eta berariaz ematen duzu baimena datuok enpresa horiei jakinarazteko, jakinik horrek datuak nazioarte mailan transferitzea ekarriko duela, Europako Esparru Ekonomikoan ez dagoen herrialde batera; transferentzia horretarako baimen argia ematen duzu.

 

8.       Zer eskubide daukazu datuak eman ondoren?

  Sarbide eskubidea: zein datu ari garen lantzen galdetu ahal diguzu, baita horien kopia eskatu ere.

  Zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskaera egin dezakezu, edo osatu gabe daudenak osatzeko, adierazpen gehigarri bat eginez.

  Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskaera egin dezakezu, kasu hauetan: datuak biltzeko helburua lortze aldera beharrezkoak ez badira, baimena bertan behera uzten baduzu, datuak zilegitasunik gabe landu badira edo lege betebehar bat betetzeko.

  Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin dezakezu; hala eginez gero, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

  Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak (zuri edo zuk adierazitako hirugarren bati) itzultzeko eskaera egin dezakezu, irakurketa mekaniko eta ohiko erabileradun formatu egituratu batean.

  Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu tratamendu horren oinarrian fitxategiaren arduradunaren zilegizko interesa badago edo publizitate helburuetarako baldin bada.

Eskubide horiek guztiak baliatzeko gugana zuzen zaitezke eskaera sinatua idatziz aurkeztuz; horrez gain, kasu guztietan zure NANaren kopia atxiki beharko duzu. Pribatutasun politika honen bigarren atalean aipatutako helbide postal edo elektronikora bidali beharko da. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu; horrelakorik egiten ez baduzu enpresak ez du erantzukizunik izango.Aurreko edozein eskaera jasotakoan, lege epeetan erantzungo dizugu.

Erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean aurkez dezakezu. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago behar baduzu, eta eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea bisitatu dezakezu (www.aepd.es).